XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. EUSKAL MUNDU BILTZARRA: INGURU GIROA ETA LURRALDEKO DESANTOLAKETA?.

Aldez aurretik, Gasteizera joan baino lehen kritika ugari irakurri nituela Euskal Mundu Biltzar ponposoari buruz esan behar dut, baina baikorra naizenez, pentsatu nuen zerbait, bederen, baliogarria izango zela.

Orain, Gasteiztik etorri eta gero, denbora pixkat pasa ondoren, ezkorra izan behar dudala esan beharra daukat.

Lerro hauek idaztera bultzatu nauten arrazoiak bi izan dira.

Lehenengoa, antolaketari buruzkoa da, eta kritika izan arren onargarria delakoan nago.

Halaber denon kritikarako eskubidea errebindikatzen dut (azken bolodan herri honetan, eta biltzarrean baieztatu nuenez, segun ze girotan tono kritikoa erabiltzea oso gaizki ikusita dago, ulertezina gertatzen zaio zenbait jendeari).

Izan ere, nik ez dakit biltzarraren antolaketa geografo, soziologo, biologo, e. a.-en eskuetan egonez gero ze gerta lekiokeen, baina susmatzen dut gauza askoz zabalago eta irekiagoa litzakeela, disziplinarteko gauza egingo luketela.

Eta hau komentatu nahi dut Castells jaunak biltzarraren klausuran oso kongreso positibo eta disziplinartekoa izan zela azpimarratu zuelako.

Eta patxara ederrean gelditu zen.

Maila guztietan liluratzen gaituen Europa honetan, bai lurraldeko antolaketan bai ingurogiroan, lanbide guztiak hartzen dituzte kontuan, abokatu eta arkitektoz aparte (ba al zekiten antolatzaileek biologoak, soziologoak, geologoak, geografoak, e. a. existitzen direla?).

Ba hauetako bat bakarrik ere ez zen ikusi.

Jendeak ideia txiki bat egin ahal izateko detaile txiki bat bakarrik: orokorrean 12 ponentzia aurkeztu ziren, 8 abokatuek egindakoak, 2 arkitektoek aurkeztutakoak, bat ekonomista batek presentatutakoa, eta azkena, ingeniero batena.

Horregatik biltzarrean oso ikuspegi juridikoa zeukaten ponentzia bukaezinak nagusitu ziren, legislazio desberdinak eta konpetentzietan gertatzen diren istiluak errepasatuz, jendearengandik urruti gelditzen zen hizkuntza juridikoa erabiliz.

Agian hau zela eta, zenbait momentuetan jendeak paso egin zuen, eztabaidetan gehiegi sartu gabe (denbora izan zenean, behin baino gehiagotan eta ponenteen diskurtsoak gogorki sufritu ondoren ez zegoen asti materialik eztabaidan sartzeko).

Egia da batzutan partaideen aldetik ere halako bizkar emate bat gertatu zela, baina gehienetan lur jota utzi gintuzten ponenteek.

Komentatzea gustatuko litzaidakeen bigarren puntua sakonagoa da, lehenengoarekin zerikusirik izan arren.

Eta ponentzia baten eztabaidan sortu zen.